Noticias

"Orueko Barikuak" ziklo berria

2013-04-22

Uda heldu orduko, Orueko Barikuak-en saio sorta berri bat antolatuko dugu, euskal gizartearen erronkak epe ertainean haritzat hartuz. Oraingo honetan, krisitik ateratzeko garrantzizkoak izan daitezkeen gaak jorratuko dira.

Kultura Zientifikoa eta Unibertsitatea izango dira lehengo aztergaiak, gizarte aurreratu batetarako oinarriz bezala. Euskal Zientzia, Teknologia eta Ikerketa sistema etorriko dira ondoren, gizartera eta ekonomiara ezagutza helarazteko ardatz bezela. Azkenik, enpresa, hazkunde ekonomikoa eta gizarte eredua izango dira mintzagai.

Mintegiak apirila eta ekaina bitartean gauzatuko dira, aditu batek egindako aurkezpenetik abiatuz, eztabaida eta hausnarketa sustatuz.

Xehetasun gehiago izango duzu web gune honetako Ezagutza eta Eztabaida atalean.