Noticias

Eremu sozio-sanitarioan ikerkuntza beka esleituta

2013-07-05

Orue Auzolana Fundazioak bere lehenengo ikerketa beka eremu sozio-sanitarioan esleitu du. Onuradunak bekaren abantailez datorren uztailetik aurrera onuratuko da.

Ikerketa beka honen haritik, Orue Auzolana Fundazioak sinatuta duen hitzarmenari esker, bekadunak irailean Madrilgo Carlos III Osasun Institutuko Unibertsitatearen Telemedikuntza unitatean egonaldia egin ahal izango du, bertan Infomazio eta Komunikazio Teknologien ekarpena epe luzeko etxeko zaintzetan duen ezagutza areagotu ahal izango du.

Aukeratutako pertsonen azken zerrenda, elkarrizketa pertsonala egin eta gero egindako ebaluaketaren arabera ordenatua, web gune honetako Prestakuntza eta Ikerketa atalean dago.