Noticias

Lehen "Gizadiberri topaketak"

2014-04-23

Udako oporraldiak heldu orduko Gizadiberri topaketak antolatuko ditugu, gizarte gaien inguruko eztabaida sakon, kritiko eta arduratsua sustatzeko asmoz.

Gizarte zerbitzuen unibertsaltasuna izango da lehenengo eztabaidagaia, apirilaren 28an Donostian, unibertsitatean egon arren politika publikoetatik oso hurbil dauden hiru irakasleren eskutik. Zerbitzuen eta Diru-laguntzen arteko ezbaia izango da Bilboko, maiatzaren 13ko  ekitaldiko hizlarien gaia. Azkenik, Gasteizen izango dugu hitzordua ekainaren 3an, administrazioetako eta gizarte erakundeetako gidaritzan daudenek Gizarte Zerbitzuen titulartasuna izango dute hausnarketarako aitzakia.

Jardunaldiak iluntzean izango dira, hala profesionalek, nola adituek, eztabaida publikorako esparru honetan parte hartzeko aukera izan dezaten. Hiru jardunaldietan hiru hizlarik eta moderatzaile batek hartuko dute parte.

Xehetasun gehiago izango duzu web gune honetako Ezagutza eta Eztabaida atalean..