Noticias

"Orueko Barikuak", erronka energetikoa aztergai

2014-10-27

Erronka energetikoa izango dute aztergai Orueko Barikuak mintegi sorta berri baten. Gaur egun eta etorkizunean ere, energia mundu mailako erronka izango da, baita Euskadirentzat erronka estrategikoa bihurtu ere. Energia kontsumo maila handia izanik, ez dugu energia sortzeko erregai iturri natural ugaririk. Hala izanagatik ere, lehiakortasunerako, ekonomi hazkunderako eta giza garapen iraunkorrerako gakoa izango dugu energia.

Politika pubikoen papera sizango da gaiari heltzeko lehenengo iksupegia. Industri ehunarentzako aukerak aztertuz jarrituko dugu, ikuspegi globalarekin bukatzeko.

Mintegiak urria eta abendua bitartean gauzatuko dira, aditu batek egindako aurkezpenetik abiatuz, eztabaida eta hausnarketa sustatuz.

Xehetasun gehiago izango duzu web gune honetako Ezagutza eta Eztabaida atalean.