Noticias

Etorkizuneko Euskadi irudikatzeko "Orueko Barikuak" ziklo berria

2016-03-11

Orueko Barikuak ziko barri baten hasierako gonbidatua Jon Azua izango da, etorkizuneko Euskadi irudikatu eta eskenatoki horretan berebiziko garrantzia izan dezaketen gaiei heltzeko. Kontestu sozio-ekonomiko nahasi honetan nahitaezkoa suertatzen da gaiari heldu eta oinarri sendoak izango dituen estrategia ezartzea.

Lehiakortasun gakoak izango dira lehenengo hizketa gai, industriaren eta giza-gaitasunei leku eginez ondoren.

2016 urteko lehenengo erdian gauzatuko da Orueko Barikuak ziklo hau, bere ohiko ereduari jarraituz, aditu batek egindako aurkezpenetik abiatuz, eztabaida eta hausnarketa sustatuz.

Xehetasun gehiago izango duzu web gune honetako Ezagutza eta Eztabaida atalean.