2013ko auditoria txostena

ORUE AUZOLANA FUNDAZIOA-k urteko kontuak auditatzeko legezko betebeharrik ez daukan arren (Euskadiko Fundazioen, ekainaren 17ko, 12/1994 legearen 28. artikulua eta Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua arautzen duen 100/2007 dekretuaren 26. artikulua), Patronatuak hala erabakita, urtero, sortze urtetik bertatik, kontuak auditatu egiten ditu.

SO388 zenbakiarekin Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore independenteak egindako 2013ko Urteko Kontuen Auditoria Txostena aurki daiteke erantsita.