Helburuak

ORUE AUZOLANA FUNDAZIOAren helburuak honako hauek dira:

  1. Gazteen eta helduen pentsamendu arduratsua sustatzea, bere ingurune sozialari, kulturalari, ekonomikoari, politikoari eta moralari buruz; eta hori lortzeko, bilerak, topaketak, ikerkuntzak, bekak, ikasketak edo argitalpenak garatuz.

  2. Babes sozial, enplegu, osasun eta hezkuntza sistemen aurrerapena sustatzea, baita giza, lan, talde… harremanak ere.

  3. Osasun, hezkuntza eta gizarte gaien aurrerapena sustatzea, ikerkuntzatik abiatuta, proiektuak abian jarriz eta esperimentatuz.

  4. Alor guztietan, hezkuntzaren maila jasotzearen alde jokatzea.

Helburu horiek lortzeko, ORUE AUZOLANA FUNDAZIOAk beharrezkotzat jotzen du, era berean, ikuspuntu orokorra eta tokian tokikoa bateratzea, eta hori dela eta:

  1. Euskal kulturaren eta euskararen sustapena bilatuko du, izateko, bizitzeko eta mundua ikusteko modu berezi eta propio lez.

  2. Mugaz kanpoko lankidetza sareen ikaskuntza eta sormena sustatuko ditu, ikuspuntu eta kontzientzia orokor hori kontuan hartuta.