Nortzuk gara

BOKAZIOA ORUE AUZOLANA FUNDAZIOAk topaketarako, elkarreraginerako eta elkarrizketarako, talde gogoetarako, ezagueraren difusiorako, sorrerarako eta ideien trukerako leku bat izan nahi du; ideiarik gabeko akzioan murgildutako pertsonek errealitatea ez dutelako hobetzen. Era berean, ORUE AUZOLANA FUNDAZIOAk pentsamendu berriak iradokitzen dituen eta pertsonak errealitate sozialean eragitera bultzatzen dituen lekua izan behar du.

INGURUA Orientazio eta gida puntuak izan daitezkeen kodeen eta giza jokaeren eskasiak gure errealitate soziala marrazten du. Erronka honek gazteen eta helduen gogoetazko ariketa sustatzera gonbidatzen gaitu, bere ingurune sozialari, kulturalari, ekonomikoari, politikoari eta etikoari buruz, konfiantzan eta pertsonengan oinarritutako "eragin kolektiboko" sare horiek aurrera egitea posible egiten duten eraldaketa sozialen bila; gero, babes sozialeko, enpleguko, osasuneko eta heziketako sistemak, edo giza eta talde erlazioetako beste oinarrizkoago batzuk eragiten dituztenak.

GONBIDAPENA

Seguruenik, erronka guk ditugun proposamenak baino handiagoa izango da. Agian, utopiatik errealitatetik baino hurbilago ibiliko gara. Eta beharbada ez dio inporta, utopiarik gabe aurrerabiderik ez baitago. ERREALITATEA EZ DA; EGIN EGITEN DA, ERAIKI EGITEN DA, ASMATU EGITEN DA.